Kixkurgunen egunero da feria!
Argitaratua: uztaila 4, 2012 Filed under: Uncategorized Utzi iruzkinaOngietorri kaleratu berri dugun Kixkurgune-ren blog-era! Aldiro Kixkurgunen dauzkagun produktu eta gertakizunen berri emango dizuegu baina lehendabizi geure burua aurkeztuko dizuegu: Kixkurgune Goierriko Nekazal Kooperatibaren agrodenda/talotegia da.
Gaur egun, erronka berriei erantzunez dihardu, eta ibilbide horretan, bertako produktuen defentsa eginez, komertzializazio modu berriak ireki eta gizartearekin harremanak finkatuz ari da lanean.
Testuinguru honetan sortu da Kixkurgune; baserritarrek ekoiztutako produktuak, bitartekaririk gabe, ezagutzera eman eta kontsumitzailearen eskura jartzeko helburua du guneak; gure lurreko produktuak, baserritik erosita bezala, eskaintzen dira. Eta noski, gure baserrietako produktuak diren heinean, kalitate gorenekoak dira, eta prezio juxtu batean saltzen dira.
Produktu guztiek izen-abizenak dituzte, bereziak dira, nekazari bakoitzaren zigilua daramate… eta produktuak bere kabuz izan ditzakeen baloreez aparte, ekoiztu dituen baserritarraren esfortzu eta lan guztia islatzeko gai dira. Esandako produktu hauek guztiak bertan dastatu edota modu zuzen eta pertsonalizatuan eskuratu daitezke.
¡En Kixkurgune hay feria todos los días!
Argitaratua: uztaila 4, 2012 Filed under: Uncategorized 2 iruzkin¡Bienvenid@ al blog de Kixkurgune que acabamos de inaugurar! Os iremos informando sobre nuestros productos y eventos pero antes de nada nos presentamos: Kixkurgune es la nueva agrotienda/talotegi de Goierriko Nekazal Kooperatiba.
Hoy en día nos encontramos con nuevos retos y en esa labor de defensa de nuestros productos, abrimos nuevas vías de comercialización y trabajamos por establecer y afianzar nuevas relaciones.
Kixkurgune se crea en este contexto; queremos hacer llegar a los consumidores los productos de nuestros baserritarras sin intermediarios; productos de nuestra tierra, como recién comprdos en el baserri, y por supuesto, de inmejorable calidad a un precio justo para todos. Productos con nombre y apellido, especiales, que llevan el sello de cada productor y que más allá de su propio valor reflejan el esfuerzo de quien los ha cultivado.
Visítanos y podrás probarlos en nuestro local con vistas al Txindoki o llevártelos a casa.
Bertako gaztan aukera zabalena!
Argitaratua: uztaila 4, 2012 Filed under: Uncategorized Utzi iruzkinaBertako produktu guztien artean, bada bat Goierrirekin lotura argia duena, eta hori gazta da. Kixkurgunen, bertako baserritarrak erabat ondo ezagutzen ditugunez, bertako gaztetan aukera zabala daukagu oso, eta are gehiago, Euskal Herri osko aukera zabalena ere: ontze ezberdinak, ketua, ketu gabea, mendikoa, gatzagi naturalarekin egina…
Ez duzu zertan gazta osoa edota erdia erosi beharrik izango; gazta moztuta, zuk nahi duzun neurrira, ere zerbitzatzen baita. Etxera eramateko, edota lagun edo familiartekoekin bertan jateko, gazta-tabla ikusgarriak ere zerbitzatzen dira.
¡La oferta más amplia en nuestros quesos!
Argitaratua: uztaila 4, 2012 Filed under: Uncategorized Utzi iruzkinaEntre todos los productos locales hay uno con una relación especial con Goierri, el queso. En Kixkurgune, como conocemos perfectamente a nuestros baserritarras, tenemos la más amplia oferta en nuestros quesos, y más que eso, también la más amplia oferta en quesos de toda Euskal Herria: diferentes curaciones, ahumados, sin ahumar, de montaña, elaborados con cuajo natural…
Podrás pedir la cantidas que desees, medio, cuarto entero,… También preparamos impresionantes tablas de queso para comer en Kixkurgune o para llevar.
Garaian Garaikoa
Argitaratua: uztaila 4, 2012 Filed under: Uncategorized Utzi iruzkinaBaserritarren denda izanik, garaian garaiko produktuak topatuko dituzu bertan; baserritar bakoitzak bere baratzean garai horretan ekoiztutakoak, hain zuzen ere. Azokan asteazkenero bilatuko dituzun produktu berberak, egunero jartzen dira kontsumitzailearen eskura Kixkurgunen; prezio juxtuan egiten da hori, Ordiziako azokak ezarritako prezioak errespetatuz.
Gainera, urte sasoi jakin batean produktuetakoren baten ekoizpenean kopuru handiak izan badira, horri irteera egokia ematen ere saiatzen gara, kanpaina bereziak prestatu eta aurrera eramanez. Baserriko betiko produktuak ere ez dira falta: “artoa”, baratzuriak, intxaurrak, piperrak… 120m2-ko azalera duen denda honetan, baserri munduarekin erlazionaturiko produktu-mota guztiak aurki daitezke.