Kixkurgunen egunero da feria!
Argitaratua: uztaila 4, 2012 Filed under: Uncategorized Utzi iruzkinaOngietorri kaleratu berri dugun Kixkurgune-ren blog-era! Aldiro Kixkurgunen dauzkagun produktu eta gertakizunen berri emango dizuegu baina lehendabizi geure burua aurkeztuko dizuegu: Kixkurgune Goierriko Nekazal Kooperatibaren agrodenda/talotegia da.
Gaur egun, erronka berriei erantzunez dihardu, eta ibilbide horretan, bertako produktuen defentsa eginez, komertzializazio modu berriak ireki eta gizartearekin harremanak finkatuz ari da lanean.
Testuinguru honetan sortu da Kixkurgune; baserritarrek ekoiztutako produktuak, bitartekaririk gabe, ezagutzera eman eta kontsumitzailearen eskura jartzeko helburua du guneak; gure lurreko produktuak, baserritik erosita bezala, eskaintzen dira. Eta noski, gure baserrietako produktuak diren heinean, kalitate gorenekoak dira, eta prezio juxtu batean saltzen dira.
Produktu guztiek izen-abizenak dituzte, bereziak dira, nekazari bakoitzaren zigilua daramate… eta produktuak bere kabuz izan ditzakeen baloreez aparte, ekoiztu dituen baserritarraren esfortzu eta lan guztia islatzeko gai dira. Esandako produktu hauek guztiak bertan dastatu edota modu zuzen eta pertsonalizatuan eskuratu daitezke.