Garaian Garaikoa

Baserritarren denda izanik, garaian garaiko produktuak topatuko dituzu bertan; baserritar bakoitzak bere baratzean garai horretan ekoiztutakoak, hain zuzen ere. Azokan asteazkenero bilatuko dituzun produktu berberak, egunero jartzen dira kontsumitzailearen eskura Kixkurgunen; prezio juxtuan egiten da hori, Ordiziako azokak ezarritako prezioak errespetatuz.

Gainera, urte sasoi jakin batean produktuetakoren baten ekoizpenean kopuru handiak izan badira, horri irteera egokia ematen ere saiatzen gara, kanpaina bereziak prestatu eta aurrera eramanez. Baserriko betiko produktuak ere ez dira falta: “artoa”, baratzuriak, intxaurrak, piperrak… 120m2-ko azalera duen denda honetan, baserri munduarekin erlazionaturiko produktu-mota guztiak aurki daitezke.


Mejor de temporada

Como vendemos lo que nos traen los baserritarras encontrarás lo que hay en sus huertas en cada momento, los mismos que encuentras cada Miércoles en la feria de Ordizia y al mismo precio.

Además, si hay excedentes, se ponen a la venta productos de primera a precios irresistibles. Por supuesto no faltan los productos de caserío de siempre: maís, ajos, nueces, pimientos… en nuestra tienda de 120m2.


Eskaintza gastronomikoa. Gipuzkoako lehen talotegia zabalik!

Kixkurgunen, dendaz aparte, taberna-jantoki zerbitzua ere badugu. Pentsatzekoa den moduan, bertako produktuekin prestatzen dira bertako jaki guztiak. Gainera, Kixkurgune, Gipuzkoako lehen Talotegia ere bada. Feria berezitan talogileak ere beharrezkoak bait dira. Orendaingo Errotan xehetutako arto-irinarekin egiten dira bertako taloak, eta produkturik onenekin lagundurik zerbitzatzen dira: Idiazabal Gazta, Basatxerri txistorra…

Uda partean, barruan zein kanpoan goza daiteke bertako taloekin; izan ere, 40m2ko bi terraza ditu eraikinak, Txindokira begirako bista ederrekin.


Oferta gastronómica. ¡Abierto el primer talotegi de gipuzkoa!

En Kixkurgune, además de la tienda, tenemos bar y comedor. Nuetros platos, como no, se elaboran con el producto que vendemos. Además, Kixkurgune es el primer talotegi de Gipuzkoa. Hacemos los talos con harina molida en el molino de Orendain y se acompañan con los mejores productos: Queso Idiazabal, txistorra Basatxerri…

Cuando el tiempo acompaña se pueden disfrutar tanto dentro como fuera, ya que nuestro edificio tiene dos terrazas de 40 m2, con preciosas vistas a Txindoki.